Joseba M. Zorrilla Ibañez Jauna
Balmasedarentzat harrotasun itzela da Bizkaian sortu zen Lehenengo hiribildua izatea. Lehenengo 8 mendeak 1999an beteta, iraganean errotuta dago bere historia, bertatik baitatorkio bere handitasuna; horregatik da azken batean hain baikorra etorkizunaren aurrean.
Interneteko orri honen bitartez, Balmasedak eskain dezakeen laburpentxoa egin gura dugu (paisaje ederra, gastronomia gozoa, monumentu ondare ederra, ekitaldi eta jai garrantzitsuak, etab.), gure hiribilduaren berezko xarmari hedapen handiena emateko asmotan betiere.
Nahiko nuke orri hau erreferentzia nagusia izatea bai balmasedarrontzat bai hedabide teknologiko berrien bidez bisitatuko gaituzuenontzat ere.