Lana eta Etxebizitza

 

Orientabide Zentroa
Informazio, laguntza, motibazio eta aholkularitza ekintzak gauzatu eta informazioa eskaintzen da; horien bidez eta bakoitzaren ezaugarri profesionalak aintzat hartuta, nork bere gaitasunak eta interesak zehaztu eta bere ikaskuntza-ibilbidea, enplegua bilatzea eta enpresa ekimenak abian jartzea kudeatu ahal izango ditu. Langabeen lan itxaropenak hobetzen saiatzen dira bereziki, eta lana baldin badute, enpleguaren kalitatea  hobetzen eta mantentzen. Helburu horiek gauzatu ahal izateko, banakako tutoretzak eskaintzen dira, aldez aurretiko itzorduarekin,  enplegu eskatzailearen informazio pertsonalizatua bildu eta haren enplegagarritasunari buruzko balorazioa emateko eta, hala badagokio, laneratze ibilbide pertsonalizatuak landu eta diseinatzeko. Gainera, banakako aholkularitza eskaintzen da, lan bilaketako  jarduerekin zuzeneko lotura duten prestakuntza eta informazio premia espezifikoak asetzera bideratuak. Horiez guztiez gain, zerbitzu berri horrek taldekako aholkularitza eskainiko du eta taldekako ekintzak egingo dituzte, batetik, laneratzeko prozesua errazten duten alderdi pertsonalei eragiteko, eta, bestetik, parte hartzaileek lana bilatzeko teknikak eta tresnak (curriculum vitae, aurkezpen gutunak, nork bere burua eskaintzea, hautatzeko elkarrizketa, etab.) praktikan  jartzeko.
Zentro honetan Lanbiden izena eman edo datuak gaurkotzeratu daitezke. Hemen ez dira langabeziagatiko laguntzak ematen.
Orientabide Zentroa Tailer Eskolako beheko solairuan dago, Martín Mendia kaleko 15.ean. Astelehenetik ostiralera egoten da zabalik, 09:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara. Argibide gehiago jasotzeko, deitu 946800477 zenbakira.


Eskualdeko Enplegu Zentroa
Balmasedak Behargintza izateaz gain, laster izango du enplegua eskualde mailan sustatzeko beste  egoitza bat: Eskualdeko Enplegu Zentroa. Bertan lana bilatzeko baliabideei buruzko auto-kontsultarako tresnak (ordenagailuak, aldizkariak, liburuak…) jarriko dira eskatzaileen eta erabiltzaileen esku. Gainera, pertsona bat egongo da laneratze prozesuan laguntzeko eta horretarako beharrezko tresnak  erabiltzen laguntzeko ere bai.
Tailer Eskolako beheko solairuan dago, Martín Mendia kaleko 15.ean. Astelehenetik ostiralera egoten da zabalik, 09:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara. Argibide gehiago jasotzeko, deitu 946800477 zenbakira.