Erdi Aroko Azoka

Medio ambiente


Ateneoko aparkalekuan aparkatzea
Udalak txartel batzuk jarriko ditu euren ibilgailua Ateneoko aparkalekuan aparkatu nahi dutenen eskura; prezioa 10 eurokoa izango da eguneko, eta maiatzaren 11 eta 12rako izango da. 44 plaza daude, eta Azokaren egunetan aparkalekua zabalik egongo da 10:00etatik 22:30era. Erreserbatzeko, deitu 688802337 telefono-zenbakira.
Tren bereziak
Maiatzaren 11n eta 12an, Erdi Aroko Azoka dela eta, Renfek maizago jarriko ditu trenak Bilbo eta Balmaseda artean. Ohiko trenez gain, tren gehiago irtengo dira, eta ustez jende gehien mugituko den denbora tartean, trenak ordu erdiro irtengo dira.
Larunbatetan Bilbotik Balmasedara irteten diren ohiko trenez gain, maiatzaren 11n (larunbata) ordu erdiro irtengo dira trenak 9:50etik aurrera. Bilbora itzultzeko ere ordu erdiro izango dira trenak 10:50etik 21:50era bitartean. Balmasedatik Bilbora joateko azkeneko trenak 22:25ean eta 23:30ean izango dira, hau da, larunbat gaueko ordutegi berean.
Maiatzaren 12an, igandean, ohi baino maizago irtengo dira trenak, hain zuzen ere, ordu erdiro irtengo dira Bilbotik Balmasedara. Balmasedatik Bilbora 10:50etik 21:20era bitartean hogeita hamar minutuan behin irtengo dira. Bilbora joateko azken trena igandeko 22:22an irtengo da.

Galería de imagenes

Zerbitzuak